Hernanik denboraldia garaipenarekin amaitu du Bera Berari 12-31 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

23 urtez azpikoek Brontzezko Kopa finala jokatuko dute Barçaren aurka, finalerdietan CAU Valentzia garaitu eta gero, Landaren, 29-21.

Errugbi denboraldia amaitzear dago eta talde batzuk amaitu dute Liga. Hori da, talde nagusiaren kasua. Larunbatean, Donostiako miniestadioan, 12-31 irabazi zuen Bera Beraren aurka, denboraldiko azken partiduan. Aurtengo Ohorezko B Maila bukatu da hernaniarrentzat. 

Zapore gazitik gehiago izan du denboraldiak, gozotik baino. Bigarren fasean partidu ia denak irabazi ditu Hernanik, bakarra galdu du eta sailkapena 15 garaipen eta porrot bakarrarekin amaitu du, lider 75 punturekin. Eibar, bigarrena, 28 puntura geratu da, baina Hernaniren helburua beste bat zen.

Igoera fasera ez zen sailkatu eta horrek multzo ahulago batera bideratu zuen taldea, ez igoerarik eta ez jaitsierarik dagoen multzo batera. Jokoan ezer argirik gabe entrenatzaileak jokalari gazteei aukerak emateko bailatu du.

 

Brontzezko Kopan, 23 urtez azpikoak

Garaipen garrantzitsua 23 urtez azpiko taldeak lortu zuen. Hernani denboraldi bikaina ari da osatzen. Bosgarren amaitu zuen, B Multzoan, eta horrek Brontzezko Kopa jokatzera bideratu zuen. A multzoko seigarrenaren aurka, CAU Valencia, 29-21 irabazi zuen Landaren eta horrek finalera sailkatu du. Barçaren aurka izango da. Multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek Urrezko Kopa ari dira jokatzen eta hirugarren eta laugarren sailkatuak, Zilarrezko Kopa.

Jardunaldia osoa ezin hobea izan da Hernanirentzat. 18 urtez azpikoek beste garaipen bat lortu zute, 24-10, Gernika-Elorrioren kontra. 16 urtez apzikoek denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten Getxon, 28-29 eta 14 urtez azpikoak, Gipuzkoako finalera sailkatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!