Landaren zalditegiko 'Honor Bere', garaile

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

Zubietako Hipodromoan jokatu zen udaberriko azken jardunaldian irabazi zuen La Bardena zalditegiko zaldiak.

Ostiralean, udaberriko azken jardunaldian Zubietan dagoen Donostiako Hipodromoan, goizeko lehen lasterketan Honor Bere zaldia nagusitu zen, La Bardena zalditegikoa. Bertako jabea Iñaki Landa hernaniarra da.


Alexia Lucas oraingo honetan ez zen bere jockeya, Toulousen bezala. C. Pérez jockeyaren gidaritzapean
Honor Berek lan ona egin zuen eta burua aurretik sartzea lortu zuen. 

 

4.500 euro, irabazlearentzat

Lasterketak Perfumeria Maitane zuen izena eta 2.200 metroko ditantzia izan zuen. 7.650 euroko diru boltsa zegoen eta Honor Bere irabazleak 4.500 euro lortu zituen lasterketa irabazteagatik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!