Rioja Vega bodegara irteera, zozketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 25a, 00:00

Kanpaina berezia jarri du martxan Berriak elkarteak, datozen bi asteotarako: 25 gonbidapen bikoitz zozketatuko ditu, Vianako Rioja Vega bodegara joan, bodega bisitatu eta bertan bazkaltzeko. Zozketan parte hartuko dute, gaurtik maiatzaren 7ra erosketak Hernani Txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroek, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan. Hernani Txartela ez daukatenek, doan eskatu dezakete Rural Kutxaren Hernaniko bulegoan. Bodegara irteera maiatzaren 21ean izango da, 11:00etan Atsegindegitik autobusean abiatuta. Sarituek asistentzia konfirmatu beharko dute maiatzaren 13a baino lehen, Berriaken bulegoan edo 943 33 30 49 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!