Hirugarrenez gaur, Langileren antzezlana

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 25a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan Biterin eskainiko dute 'Bazen behin... duela 50+2 urte... Langile'. Doakoa izango da.

Apirilaren 2an eskaini zuten Bazen behin... duela 50+2 urte... Langile izeneko antzezlana, Langile ikastolaren 50garren urteurrenaren harira. Bi saiotan eskaini zuten orduan, eta hirugarrenez emango dute gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biterin. Izan ere, hainbat herritarrek egin zieten eskaera, aurreneko bi emanaldietara joaterik izan ez zutelako.

Hirugarren emanaldi hau, gainera, doakoa izango da, eta ez da gonbidapenik eskuratu beharko, aldez aurretik. Aforoa bete arte sartu ahal izango dira ikusleak. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko: «animatu etortzera, gozatuko duzue eta!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!