Euskaraldia

Datorren ostiralean aurkeztuko dute Euskaraldiaren hirugarren edizioa, Atsegindegin festa antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 24a, 00:00

2020an egin zuten Euskaraldia bigarrenez, pandemiak bete-betean harrapatu zuen arren.

Arratsaldeko 19:00etarako jarri du hitzordua Dobera Euskara Elkarteak, eta Irati Sarasuak aurkeztuko du saioa. Kilimak musika taldea arituko da ekitaldia girotzen, eta Asier Kidam magoa ere izango da bertan.

Hirugarren edizioa izango du Euskaraldiak aurten, urte bukaera aldera, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Baina motorrak berotzen ariko dira Hernanin, ordura arte; eta dagoeneko jarri du Euskaraldiaren hirugarren edizio hori aurkezteko hitzordua, Dobera Euskara Elkarteak: datorren ostiralean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Atsegindegin.

Irati Sarasuak aurkeztuta, festa giroan egingo dute saioa, Atsegindegin. Izan ere, Kilimak musika taldea arituko da ekitaldia girotzen, euskal runba doinuekin; eta magia ere ez da faltako bertan, Asier Kidam magoaren eskutik.

Aurkezpen ekitaldian emango dituzte aditzera Euskaraldiaren aurreko edizioetako datuak, eta aurrera begirako ekintzak eta jarduerak aurkeztuko dituzte. 2018an izan zen Euskaraldiaren aurreneko edizioa, eta 2020an, pandemiak bete-betean harrapatu zuen arren, bigarrena egin zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!