Otsua-eneako Simon Etxeberriaren omenez, bertso bazkaria bi aste barru

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 24a, 00:00

Simon Etxeberria zena, Otsua-enea sagardotegian.

Osinagako Auzo Elkarteak antolatu du maiatzaren 8rako, sagardotegian bertan. Izena eman behar da.

Duela bi urte hil zen Simon Etxeberria hernaniarra, Otsua-enea sagardotegiko arduraduna. Eta «galdu genuen lagunaren omenez», bertso bazkaria antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, maiatzaren 8rako, igandearekin. Otsua-enean bertan izango da, eguerdiko 14:00etan hasita; eta bi bertsolari ariko dira bazkaria girotzen: Sebastian Lizaso eta Millan Telleria.

45 eurokoa izango da bazkariaren prezioa, kafea eta kopa barne; eta bertan egon nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena, apirilaren 30era arte. Horretarako, telefonoz deitu behar dute, zenbaki honetara: 649 493 920.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!