Berriak elkarteak, kanpaina berria jarri du martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Apirilak 25etik maiatzak 7ra, Hernani Txartelarekin erosketak ordainduz, «Rioja Vega»-ra joateko zozketan parte hartu daiteke.

Berriak merkataritza elkarteak, Nafarroako Caja Ruralarekin sortutako kolaborazioarekin kanpaina berri bat jarriko du martxan, herrian. 

Apirilak 25etik maiatzaren 7ra arte, herriko establezimendu parte hartzaileetan Hernani Txartelarekin erosten bada, Maiatzaren 21ean Vianako Rioja Vega argandegia ezagutu eta jateko gonbidapen bikoitza irabazi ahal izango du, bezeroak.

 

25 gonbidapen, zozketan

Guztira, 25 gonbidapen bikoitz zozketatuko dira, bezeroen artean. Irabazleek, maiatzaren 21ean egun berezia izango dute. Atsegindegitik abiatuko da autobusa, goizeko 11:00etan, eta irabazle guztiak, Vianako Rioja Vega upategiko instalazioetara gerturatuko ditu. Bertara iristean, bisitaz eta edariaz gozatzeko aukera izango dute guztiek.

Gonbidapenak irabazi dituzten sarituek, maiatzaren 13a baino lehen, bertaratuko diren baieztatu beharko dute. Horretarako, sarituek BERRIAK elkarteko bulegora joan edo 943 33 30 49 telefono zenbakira deitu beharko dute, joango diren edo ez jakinarazi dezaten. Plazarik soberan geratuko balitz, berriz zozketatuko lirake, joateko asmoa dutenen artean.

Kolaborazioaren eskutik sortutako zozketa egitearen helburu nagusia, bezeroak esperientzia polit batekin saritzea da eta, era berean, Hernaniko herritarrek bertako dendetan erosketak egitea. 

Hernani Txartelik  ez dutenek, doan eskatu ahal izango dute Hernaniko Caja Rural bulegoan edo hernanidendak.eus webgunean dagoen formularioa bete eta BERRIAK elkarteko bulegora joaten. Gogorarazi beharra dago, txartel hau guztiz doakoa dela bizitza osorako, eta herriko denda askotan %3ko deskontu zuzenak egitea lortzen dela, txartelari esker. Gainera, erosketetako deskontuez gain, beste hainbat abantailaz gozatu ahal izaten da. 

Txartelak bi aukera ematen ditu: identifikazio txartela izatea, bazkide izanez gero zerbitzu publikoen (polikiroldegia, liburutegia) erabilpena ahalbidetzen duena edo finantziarioa, zerbitzu publikoak erabili ahal izateaz gain, bestelako deskontuetan eta promozioetan parte-hartzeko aukera ematen du: deskontuak, opariak, zozketak, eskeintza bereziak, etab. 

Bestela ere, zatikako ordainketa egitea ahalbidetzen du, helbideratuak ez dituzun udaletxeko ordainketak ordaintzeko aukera ematen du, erosketen karguak adierazitako kontu korrontetik pasatzen dira, hau da, ez da beharrezkoa bankuz aldatzea, Visa txartelaren funtzionamendu bera du, mundu osoko dendetan erosi eta ordaindu dezakezu, doako segurua du, eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!