Talde nagusiek atseden, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Asteburu honetan Hernaniko eta Astigarragako talde nagusiek atseden hartuko dute, hala ere lau partidu jokatu dira, maila ezberdinetan. Preferente mailan, mutilek Elgoibarren aurka lehiatu beharko dute, Elgoibarren, arratsaldeko 16:30etan hasita. Horrez gain, gaur goizeko 10:00etan, neska infantilek jokatuko dute Zubipen, Usurbilen aurka. Jarraian, 11:30ak aldera, mutilen ohorezko infantilen txanda izango da, eta Trintxerpe taldea hartuko dute, Zubipen. Bihar, mutilen jubenil nazionalak jokatuko du Gernikan, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!