Lau hitzordu asteburuan, bailarako txirrindulariek

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Asteburu honetan, lau hitzordu dituzte bailarako txirrindulariek. Gaurkoan, Balmasedako Emakumeen Saria jokatuko da, elite, junior eta kadete mailan; eta hortxe izango dira Intza Navarro eta Naya Mangas hernaniarrak. Junior mailako Gipuzkoako Klasikoa jokatuko da, bi probratan: gaur Deban eta bihar Donostiako Egia auzoan. Kadeteak, berriz, gaur ariko dira Arronizen, Borja Osesen Oroimenezkoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!