Etzi hasiko da Tilos 7 Pasa txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Nesketan multzo bakarra izango da, lau bikoterekin.

Esku pelotan, Grabni Torneoko lehiaketa garrantzitsuak jokatuko dituzte hiru hernaniarrek. Umore Onako pilotariek, partiduz betetako asteburua izanen dute. 

Etzi hasiko dira Tilos 7 Pasako partiduak eta ostegunera bitartean. Egunean lau partidu izango dira, arratsaldeko 17:45etan hasita. Etzi, beraz, Tilos 7 Pasa txapelketari hasiera emango diotenak izango dira Bittor eta Markel bikotea, eta Kerejeta eta Garzia bikotea. Jarraian, Irazustabarrenak Ruizekin batera jokatuko du, Arregi eta Urreaga aurkari izanik. Bigarren partidua amaitu ostean, Agirre eta Manterolak hartuko dute pala,  Diaz eta Zelaiaren aurka jokatzeko. Etziko partiduei amaiera emango diote Urigoitia eta Pagoa bikoteak, Erdozia eta Erdoziaren aurka lehiatuz. 

 

Eskuz partiduak, asteburuan

Hernaniko pelotariek, partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburu honetan. Grabni Torneoan denboraldi ofizialeko lehiaketarik garrantzitsuenean, trinkete modalitatean. Gaur goizeko 10:00etan hiru pelotari hernaniarrek finalerdiak jokatuko dituzte, Mendillorin, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. Horrez gain, Umore Onako pilotariek, partiduak izango dituzte gaur eta bihar, Goizuetan. Gaur goizeko 10:30etan, Mendialdeko txapelketan, Sein mailan, finalerdiak jokatuko dituzte Umore Onako M. Seges eta J.Larinek, Aurreraren aurka. Bihar, berriz, Umore Onako bi bikote ariko dira, Sein eta Kimu 2 mailan, finalerdiak jokatzen, 10:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!