Datorren astelehenean hasiko da Tilos 7 Pasa txapelketa, lau kategoria eta 67 bikoterekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 21a, 00:00

Joan den urteko txapelketa herrikoiko lau finalistak, partidu erabakigarrian.

Astelehenetik ostegunera jokatuko dira partiduak, egunean lau, arratsaldeko 17:45etan hasita. Ekainera arte izango da, Tilosetan.

Hastear da Hernaniko pala txapelketa herrikoiena, Tilos 7 Pasa. Datorren astelehenean ekingo diote, eta partehartze haundia izango du torneoak, beste urte batez: 67 bikote ariko dira, lau kategoriatan banatuta: lehenengo maila, neskena, bigarren maila eta herrikoia.

Ohi bezala, astean zehar jokatuko dira partiduak, astelehenetik ostegunera. Lau partidu izango dira egunero, arratsaldeko 17:45etan hasita, Tilosetan. Horrela, astero 16 partidu izango dira, txapelketaren aurreneko asteetan. 22 tantora jokatuko dituzte partidu guztiak fase guztietan.

 

Ligaxka, txapelketa hasteko

Multzo ezberdinetan banatuta hasiko dute txapelketa, kategoria bakoitzean. Horrela, ligaxka jokatuko dute aurrena, astelehenetik ostegunera egunero, ekainaren 1era arte. Multzo bakoitzeko bikoteek, denek denen kontra jokatuko dute aurreneko fase horretan.

Hiru multzo izango dira lehenengo mailan, bederatzi bikote; eta gehienek egingo dute aurrera, final laurdenetara: multzo bakoitzeko aurreneko bi bikoteek, eta hirugarren sailkatuen artean bi onenek. Sailkapenaren arabera zehaztuko dituzte final laurdenetako kanporaketak.

Nesketan multzo bakarra izango da, lau bikoterekin; eta sailkapenaren arabera jokatuko dituzte semifinalak, ondoren: aurrenekoa laugarrenaren kontra, eta bigarrena hirugarrenaren kontra.

Bigarren mailan ariko dira bikote gehien, 36 guztira, bederatzi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko aurreneko sailkatuak egingo du aurrera final zortzirenetara; eta bigarren sailkatutakoen artean, zazpi bikote onenek.

Eta txapelketa herrikoiean, azkenik, 18 bikote ariko dira, sei multzotan banatuta. Final laurdenetara sailkatuko da multzo bakoitzeko aurreneko bikotea, eta bigarren sailkatutako bi bikote onenak.

Bi edo bikote gehiago sailkapenean berdinduta dauden kasuetan, aldeko eta kontrako tantoen aldea hartuko da kontuan.

Ligaxka bukatuta, ekainean hasiko dira kanporaketak: bigarren mailakoek final zortzirenekin ekingo diote, lehenengo mailakoek eta herrikoikoek final laurdenetan, eta nesken txapelketakoek finalerdietan. Guztira, 26 partidu jokatuko dituzte bigarren fase horretan, finalen egunaren aurretik.

 

AURRENEKO ASTEKO PARTIDUAK

 

APIRILAK 25

17:45, Bittor-Markel/
Kerejeta-Garzia

18:30, Irazustabarrena-Ruiz/Arregi-Urreaga

19:15, Agirre-Manterola/Diaz-Zelaia

20:00, Urigoitia-Pagoaga/
Erdozia-Erdozia

APIRILAK 26

17:45, Teje-Txema/Sola-Joxema

18:30, Letamendia-Etxeberria/Xiker-Aritz

19:15, Polaina-Arregi/
Josu-Galarza

20:00, Arandia-Alkorta/Ekhi-Dani

APIRILAK 27

17:45, Landa-Olazabal/Mendizabal-Artetxe

18:30, Iñigo-Xenki/
Lizeaga-Gurutzeaga

19:15, Amondarain-Lujanbio/Lujanbio-Zabalegi

20:00, Etxeberria-Larretxea/Luixa-Beloki

APIRILAK 28

17:45, Arnaitz-Unai/
Artola-Elosegi

18:30, Goia-Zurutuza/
Juarez-Juarez

19:15, Arriaga-Unda/Ciber-Ander

20:00, Alkorta-Mendizabal/Muñoa-Otxando

 

 

TILOS 7 PASA TXAPELKETAKO MULTZOAK

 

LEHENENGO MAILA

A TALDEA

Iriarte-Navarro
Arriaga-Unda
Ciber-Ander

B TALDEA

Loidi-Luixa
Ramos-Zubimendi
Urrutia-San Roman

C TALDEA

Elejalde-San Miguel
Berho-Gamio
Inda-Arizmendi

 

NESKAK

Aizpea-Edurne
Leire-Itziar
Antsotegi-Urien
Ane-Enara

 

BIGARREN MAILA

A TALDEA

Letamendia-Etxeberria
Xiker-Aritz
Landa-Olazabal
Mendizabal-Artetxe

B TALDEA

Xibu-Mikel
Kerejeta-Garzia
Izquierdo-Arizkorreta
Bittor-Markel

C TALDEA

Esoain-Lertxundi
Irazustabarrena-Ruiz
Arregi-Urreaga
Bingen-Lander

D TALDEA

Agirre-Manterola
Goia-Zurutuza
Juarez-Juarez
Diaz-Zelaia

E TALDEA

Paulo-Xuban
Josu-Galartza
Mitxelena-Arzallus
Polaina-Arregi

F TALDEA

Etxeberria-Larretxea
Etxebeste-Etxebeste
Luixa-Beloki
Etxabe-Txapei

G TALDEA

Ekhi-Dani
Arandia-Alkorta
Iruretagoyena-Pavon
Tapiz-Arriola

H TALDEA

Dani-Alejandro
Lizeaga-Gurutzeaga
Iñigo-Xenki
Eizagirre-Agirre

I TALDEA

Murgiondo-Lujanbio
Oiaga-Zubeldia
Ganix-Ezkerra
Garate-Danbolenea

 

HERRIKOIA

A TALDEA

Lujanbio-Amondarain
Domin-Lejardi
Lujanbio-Zabalegi

B TALDEA

Eneko-Jokin
Larburu-Joanex
Leku-Ivan

C TALDEA

Teje-Txema
Iurramendi-Artola
Sola-Joxema

D TALDEA

Arnaitz-Unai
Iradi-Jagoba
Artola-Elosegi

E TALDEA

Urigoitia-Pagoaga
Apaolaza-Ezeiza
Erdozia-Erdozia

F TALDEA

Alkorta-Mendizabal
Muñoa-Otxando
Leiza-Jota

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!