KZguneko maiatzeko egitaraua prest, eta izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 20a, 00:00

Maiatzerako izango duen eskaintza aurkeztu du Hernaniko KZguneak, eta izena eman daiteke dagoeneko. Ikastaro ugari daude aukeran.

Hernaniko KZguneak ikastaroen eskaintza aurkeztu du datorren hilabeterako. Kategoria desberdinetako ikastaroak daude aukeran; esate baterako, enplegu bilaketa, komunikazioa, irudia eta bideoa, sare sozialak, aisia eta entretenimendua, oinarrizko formakuntza, programazioa eta garapena, edota produktibitatea.

Eskaintza hauek guztiak, aurrez aurre, urruneko formazioarekin edo bideokonferentzia bidez egiteko aukera dago. Saioak euskeraz edo gazteleraz izango dira, egin nahi den kurtsoaren arabera.

 

Izena emateko, hiru bide aukeran

Maiatzerako eskaintza mahai gainean dago, eta izena emateko epea zabalik dago. KZguneko kurtso batean izena eman nahi izanez gero, modu desberdinak daude horretarako: KZgunera joan eta bertan izena eman, aldez aurretik hitzordua eskatuta (horretarako telefonoz deitu behar da, 943 02 36 50 zenbakira); telefono horretara deituta ere eman daiteke izena zuzenean, baina kasu honetan beharrezkoa da KZguneko erabiltzailea izatea; edo bestela, www.kzgunea.eus webgunean. Azken kasu honetan ere, KZguneko erabiltzailea izatea beharrezkoa da, izena eman ahal izateko.

Izena ematerakoan edo KZ guneko erabiltzaile egiterako orduan zalantzak edo arazoak izanez gero, KZgunearen web orrialdean bideoak daude, horiek argitzeko. Bideotan, pausoz pauso azaltzen dute zer egin behar den, izenematea etxetik bertatik egiteko.

Hernaniko zentroa (Nafar Kalea, 18) astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. KZgunearen web orrialdean kontsulta daiteke zenbat plaza dauden libre, ikastaro bakoitzeko.

 

KZ GUNEKO AURREZ AURREKO IKASTAROAK HERNANIN

MAIATZAK 2-13

09:00-11:00 Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Gaztelaniaz (20 ordu)

MAIATZAK 2-4

16:00-18:00 PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu. Gaztelaniaz (6 ordu)

MAIATZAK 5-18

16:00-18:00 Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Gaztelaniaz (20 ordu)

MAIATZAK 16-27

09:00-11:00 Ofimatika tresnak: LibreOffice. Gaztelaniaz
(20 ordu)

MAIATZAK 19-30

16:00-18:00 Kudeatu zaitez Google aplikazioekin. Gaztelaniaz (16 ordu)

MAIATZAK 30-31

09:00- 11:00 Google dokumentuak. Sortu zure testuak lainoan. Gaztelaniaz (4 ordu)

18:00-20:00, Online izapideak Osakidetzarekin. Euskeraz
(4 ordu)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!