Doako luntxarekin ospatuko dute maiatzaren 1a Goiz Eguzkin, eta txartelak gaurtik egongo dira eskuragarri bazkideentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 20a, 00:00

Berriro gozatu ahal izango dute hamaiketako bereziaz, Goiz Eguzkiko bazkideek, maiatzaren 1a ospatzeko.

Goizeko 11:00etatik 13:30etara izango dute luntxa erretiratuek. Apirilaren 27ra arte eskuratu dezakete txartela, 16:00etatik 18:00etara.

Covid-19aren pandemiaren garai zailenak gaindituta, berriro ospatuko dute maiatzaren 1a erretiratuek; «hainbeste urtetan lan egin eta gero deskantsatzea dagokigunok». Izan ere, hitzordu berezia jarri du Goiz Eguzkik, egun horretarako: doako luntxaz gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 1ean, goizeko 11:00etatik 13:30etara, egoitzan bertan.

Hamaiketako berezira azaldu nahi duten bazkideek, txartel bana eskuratu beharko dute datozen egunetan, doan. Gaurtik izango dute horretarako aukera, apirilaren 27ra arte: Goiz Eguzkira gerturatu beharko dute, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; eta sarrerako gelan jasoko dute txartela, luntxerako.

Pandemiaren aurretik, urtero ospatu izan dute maiatzaren lehena Goiz Eguzkin, meza eta luntxa eginda; eta ohitura berreskuratuko dute aurten. Ez da aurtengo aurreneko hamaiketakoa izango, dena den: Santo Tomas eguneko ospakizuna atzeratu behar izan zutenez, otsailaren 26an egin zuten txistorrada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!