Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 17a, 00:00

Azpeitian jaio zen orain 60 urte eta Hernanin bizi izan zen denbora batean mende honen hasieran.

60 urterekin hil da Iñaki Segurola idazle, filologo eta hiztegigilea (Azpeitia, Gipuzkoa, 1962 - 2022). Hernanin denbora batean bizi izan zen eta batik bat, hiztegigintzan eginiko lanagatik da ezaguna. Urteak egin zituen Orotariko Euskal Hiztegian lanean, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere.

Euskaltzain urgazlea zen 1991tik. Liburu ugari ateratakoa ere bada, eta hainbat kolaborazio egin zituen irratian. Segurola atzo agurtu zuten, Azpeitiko Carmona ehorztetxeko egurren aretoan.

Joan den urtean argitaratu zuen Segurolak bere azken liburua Koiteretzia eleberri dialogikoa. Haren aurretik, beste hiru saiakera eta beste eleberri bat plazaratu zituen: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012) eta Sed quia sua (2020).

 

Hedabideeetan kolaboratzaile lanetan ere aritu zen

Hainbat hedabiderekin kolaboratu izan zuen iritzigile modura, besteak beste Urola Kostako Hitzan. Idatzizko jardunaz gain, Euskadi Irratiko kolaboratzaile izandakoa da, besteak beste, Arratsean eta Amarauna saioetan. Sareetan dolumin mezu ugari zabaldu ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!