Gazteentzako udaleku eta helduentzako hezkuntza tailerretarako izen-emateak zabalik, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 17a, 00:00

Oporraldia antolatzen laguntzeko, museoak 'Maushausekin Miró' eta 'Chillida ezagutzen' udalekuan izena emateko aukera eskaintzen du.

Artea eta natura uztartuko dira uda honetan Chillida Lekun haur eta nerabeentzako udalekuekin eta helduentzako tailerrekin. Bertan partehartzeko izenemateak zabaldu ditu Hernaniko museoak. Ekimen horiek museoaren hezkuntza-proposamenean jartzen dute arreta, eta ekainean eta uztailean egingo dira.

Irudimena garatzen, amets egiten, esperimentatzen eta baliabide artistiko berriak deskubritzen laguntzea da jarduera horien funtsezko helburuetako bat. Eskolarik gabeko egunetan, haurrek Udaleku elebidunaz gozatzeko aukera izango dute Chillida Lekun. Maushausekin Miró eta Chillida ezagutzen, Eduardo Chillidaren obrara hurbiltzeaz gain, haur eta gazteek artearen historiako beste erreferenteetako bat ezagutu ahal izango dute, Joan Miró, denboraldi honetan Chillida Lekuk Miró Zabalagan erakusketarekin duen artista gonbidatua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, jarduera hau bi txandatan garatuko da: uztailaren 11tik 15era 12-15 urteko nerabeentzat eta uztailaren 18tik 22ra 6-11 urteko haurrentzat, 10:00ettaik 13:00etara. Prezioa 85 eurokoa da eta deskontua izango dute abonatuek.

Jarduerak Maushaus arte eta arkitektura laborategiko Anabel Varonak eta Carlos Arrutik gidatuko dituzte. Elebiduna izango da eta tokiak mugatuak daude.

 

Helduek sanjoanetan, tailerra

Bestalde, helduek Irudimenezko lorategiez gozatzeko aukera izango dute ekainaren 24, 25 eta 26an. Arteari, naturari eta fikzioari buruzko gogoeta eta ariketa sortzaileak Alfonso Almendrosek emango ditu gazteleraz eta 150 euro balio du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!