Herritar mordoa bertaratu zen larunbateko kontzertura

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 15a, 00:00

Alexia Lucas Toron, Zubietako hipodromoan.

Apirileko kultur agendaren barruan, Hernaniko Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskaini zuen joan den igandean, udaletxeko arkupeetan. Jendetza bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera, eta txalo zaparrada jaso zuten musikariek pieza bakoitzean. 

Gainera, berezia izan zen kontzertua. Izan ere, konposizio munduan lehen pausuak ematen ari diren zenbait artistaren piezak aurkeztu zituzten: zehazki, Izaro Txapartegi hernaniarraren eta Jon Esnaola tolosarraren Atlantako eta Hernaniko soinuak, eta Zumarragako Lander Zurdoren El Desplantes pasodoblea. Gainera, Garikoitz Mendizabal txistularia bakarlari lanetan aritu zen emanaldian, gonbidatu berezi gisa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!