Alexia Lucas jockeyak debuta Zubietan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 15a, 00:00

Alexia Lucas Toron, Zubietako hipodromoan.

Hernaniarra hipodromoan arituko da lehenengoz, Mugiment Gipuzkoako Sarian, 13:30etan hasita.

Alexia Lucas Toron hernaniarrak debuta egingo du Zubietako hipodromoan, gaur, Mugiment Gipuzkoa Sarian. Hainbat proba izango dira aurretik, eta Lucasena azkena izango da, 13:35 aldera. 

Hernanin bizi den gazte kanariarrak 1600 metro osatu beharko ditu lau urteko Lou Mcdowel zaldiarekin, eta 56,5 kiloko pisua izango du. Ion Elarre da entrenatzailea eta zaldia, berriz, Iñaki Landa hernaniarraren La Bardena koadrakoa da. Horrez gain, beste hiru jockeyrekin batera arituko da Lucas, eta irteerarako, lehenengo kaxoia izango da berea. 

 

Toulousen, zazpigarren

Alexiak martxoa bukaeran egin zuen debuta jockey gisa, Frantzian, Toulouseko hipodromoan, Prix Aizavoski sarian. Orduan ere, La Bardena etxeko Iñaki Landaren Honor Bere zaldiarekin aritu zen, eta zazpigarren postuan amaitu zuen lasterketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!