Sarrerak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 15a, 00:00

Maiatzaren 6an, Maite Larburu hernaniarraren kontzertua izango da Chillida Lekun, iluntzeko 20:00etan hasita. kRak diskoa aurkeztuko du, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Bertaratu nahi dutenek, bi modutara eskuratu ditzakete, 8 euroan: kultura.hernani.eus webgunean edo, bestela, Biteriko leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!