Dirulaguntzak maiatzaren 2ra arte eska daitezke

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 14a, 00:00

Auzo elkarteentzako eta kultur jarduerentzako diru-laguntzak eskatu daitezke. Kopurua 120.000 euro izango da auzo elkarteentzako eta kultur jardueretarako, berriz, 82.000 euro. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 2a da, eta modu presentzialean aurkeztu behar dira: Herritarren Harrera Zerbitzuko bulegora (Nafar kalea 18) bertaratuta. Horrez gain, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 55 29 62 telefonora, edo idatzi kultura@hernani.eus helbide elektronikora. Ebazpenak eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!