Elkarbidean programa abian da desgaitasuna duten pertsonentzako

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 13a, 00:00

Benidormera bidaiatzea programaren barruan dago.

Desgaitasuna dutenentzako bidai programa da eta hainbat antolatzen dira ekainetik urrira.

Pandemiaren ondorioz bi urtez  garatu gabe egon ondoren, Elkarbidean Programa, desgaitasuna dutenentzako bidai programa, antolatu du berriro elkartu elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan.

Hala, hainbat bidaia-txanda antolatzen dira desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonek aisialdirako duten eskubidea bermatzeko, baldin eta, programa honengatik ez balitz, ezingo balute berdintasun baldintzetan bidaiatu.

Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek aisialdian gainerako herritarren baldintza berberetan sartzeko eta gozatzeko duten eskubidea bermatu nahi da, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak aitortzen duen moduan.

2022ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskainiko ditu bost hilabetez: Benidorm (Alicante), ekainak 4tik 18ra, Salou (Tarragona), uztailak 2tik 16ra, Salou (Tarragona), abuztuak 20tik irailak 3ra, Andaluzia (Bidai Kulturala), irailak 24tik urriak 1era eta Benidorm (Alicante), urriak 15etik 29ra. Bi astekoak izaten dira.

 

Xehetasunak 'elkartu.org' webgunean kontsulta daitezke

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.
Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dituzte barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Programari buruzko xehetasun gehiago jakiteko (nork eman dezakeen izena, baldintzak, prezioen taula, etab.) eta izena emateko, desgaitasuna duten pertsonek elkartu-ra jo dezakete edo web orrian kontsulta dezakete (www.elkartu.org).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!