Lehiaketak baditu irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 13a, 00:00
Eider Aldabek irabazi du Errigorako saskietako bat.

Eider Aldabe eta AEKko laugarren eta zazpigarren taldea izan dira Errigorako produktuekin betetako bi saskien irabazleak. 'Egunean Behin'en estilora, baina Urumea bailara erdigunean jarrita 10 galdera jarri ziren Doberako bazkide eta Kronikalarientzat. Galdera gehien asmatzen zituzten bi bazkide edo Kronikalariek eraman dituzte
saskiak. Kasu honetan, Eider Aldabe eta AEKko laugarren eta zazpigarren taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!