Furgobaratza tailerra gaur zortzi, Hernaniko Baratza Parkean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00

Hernaniko Baratze Parkean furgobaratza tailerra izango da datorren asteartean, apirilaren 19an, 18:00etatik 19:30ak arte. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko dira bertan: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!