Haurrentzat ekintzak, Aste Santuko oporretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00

Marrazki lehiaketa eta ipuin kontaketa antolatu ditu Pakita Studiok datozen bi asteetan.

Aste Santurako haurrentzat marrazki lehiaketa eta ipuin kontaketa antolatu dituzte Pakita Studioko kideek. Opor garai honetarako gaztetxoenei sorkuntzarako aitzakia bat eman nahi diete.

5-12 urte arteko haurrentzat da lehiaketa, bi kategoriatan banatuta; 5-8 urteko haurrentzat eta 9-12 urtekoentzat. Gaia Poza da eta lehiaketa bihar hasiko da eta lanak aurkezteko epea apirilaren 29an amaituko da. Sarituak apirilaren 30an jakinaraziko dira. Lanak aurkezteko bi modu daude. Batetik, eskura. Pakita Studioan bertan aurkeztu dezakezue denda irekita dagoen orduetan edota atean dagoen buzoian utzita. Bestetik, online bidali dezakezue marrazkiaren argazkia kalitate altuan. Kategoria bakoitzean saritu bat egongo da eta Pakita Studioko produktu sorta jasoko dute. Informaziorako: http://pakitastudio.com/event/marrazki-lehiaketa.

Bestetik, Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu da estudioan, apirilaren 23an. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko ditu. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com helbidera. 11:00etatik 11:30etara 2-3 urte arteko haurrentzat izango da eta 12:00etatik 13:00etara 4 urtetik gorako haurrentzat. Informaziorako: http://pakitastudio.com/event/ipuin-kontaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!