Aizpuru eta Susperregi dira atleta osoenak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00

Denontzat Race Extreme probako partehartzaile guztiak.

Denontzat Race Extreme lasterketa jokatu da asteburuan lau proba gogorrekin.

Proba berezia izan zuten joan den asteburuan, Denontzateko kirolariek. Izan ere, Denontzat Race Extreme lasterketa izan zen larunbatean eta igandean Hernanin, eta lau proba gogor osatu behar izan zituzten parte-hartzaile guztiek. Gehienak hernaniarrak.

Nesken kategorian, Oihane Aizpuruk amaitu zuen lehenengo postuan, Vanesa Alzagak bigarrenean eta Amaia Luquinek hirugarrenean. Mutilen podiuma, berriz, honako hauxe izan zen: Gorka Susperregi, Igor Arruti eta Ekain Nogueira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!