Unai Muñoz 3. Filosofia Olinpiadan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00
Hernani BHIko ikasleak Donostiako sari banaketan.

Apirilaren 1ean, Euskadiko Filosofia Olinpiadako sari banaketa izan zen, EHUn, Donostian, eta Hernani BHIko ikasle den Unai Muñoz Ursuak hirugarren postua lortu zuen argazkilaritza filosofikoa modalitatean. Ibaizabal Ikastolako Maman Aicha Kane  eta Egoitz Icobalzeta Bilbao izan ziren lehenengo bi sailkatuak. Iruzkina, bideogintza, dilema eta marrazketa modalitateetan ere izan ziren Hernaniko hainbat ikasle.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!