Ekintzak, udaberrirako

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 11a, 00:00

Zabalik dago udaberriko oporretan nerabeei zuzendutako ekintzetan izena emateko epea. Batetik, bi saiotan, apirilaren 19an eta 21ean, muralgintza landuko dute gorputzarekin sortutako irudiekin. 12 eta 17 urte bitartekoentzako tailerra da eta bihar da izena emateko azken eguna (https://labur.eus/muraltailerra). Bestetik, bihar Cost Jump-era irteera egingo du Gaztelekuak; apirilaren 21ean, berriz, Bubble balls ekintza izango dute; azkenik, hilaren 24an, Txuri Urdinera joango dira patinatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!