Giro borobila atzo, lasterketetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 11a, 00:00

Korrikalariak atzo, emakumeen lasterketa amaitu ondoren.

Txernobylgo haurren aldeko lasterketa solidarioak izan ziren atzo goizean, atletismo pistan. Bi txanda izan ziren: lehena, emakumezkoen lasterketa izan zen eta bigarrena, berriz, gizonezkoena.

Ezin hobe aritu ziren korrikalari guztiak, eta giro bikaina izan zen Sagastialdeko pistan, jendetza bertaratu baitzen ekimenaz gozatzera.

Korrikalariak irteeran, gizonezkoen lasterketa hasi aurretik. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!