'Aratz Urdinduz' lemapean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 10a, 00:00

Aratz Ikastolako hirugarren mailako ikasleek proiektu berezia izan dute aste honetan. Hain zuzen, Aratz Urdinduz lemapean, Autismo Espektro Nahastea (TEA) duten ikasleekin aritu dira elkarlanean, eta elkar ezagutzeaz gain, esperientziak ere partekatu dituzte. «Ikaskuntza eta Zerbitzua Proiektua (APS) metodologiari esker, autismoa duten ikasleen errealitatea ezagutu dute, eta beraiek dituzten zailtasunez eta beharrez jabetu dira», azaldu dute Aratzeko irakasleek.

Sentsibilizazio saioak antolatu dituzte gelaz gela, Gautenako gela egonkorreko ikasleekin piktogramak jarri dituzte zentroan, eta lanean zein jolasean aritu dira elkarrekin. Aste osoko lana borobiltzeko, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek zein Gautenako ikasleek Aratz Urdinduz festa ospatu zuten, eta ederki gozatu zuten guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!