Altuera jauzian brontzea, Laia Zamorak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 9a, 00:00

Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko jardunaldia jokatu zuten aurreko igandean, Eibarko Unbeko pistan, alebin eta infantil mailetan. CD Hernaniko 22 atletak hartu zuten parte, eta brontzezko dominarekin bueltatu zen Laia Zamora: hirugarren izan zen altuera jauzian, alebinetan, 1,29 metroko langa gaindituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!