Andoni Naval eta Irati Ibeas, hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 9a, 00:00

Aurreko asteburuan jokatu zituzten, Gasteizko Arriaga kiroldegian, kadete mailako Euskadiko Txapelketa, eta infantilen Eskolarteko Jokoak. Bertan izan ziren Hernaniko judo taldeko kideak ere, eta hirugarren postua lortu zuten Andoni Naval kadeteak eta Irati Ibeas infantilak, brontzezko domina kolkoratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!