Dantzarako zita gaur Plaza Berrin, erromeriarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 9a, 00:00

Hilero bezala, dantza eginez gozatzeko hitzordua jarri du San Joan Konpartsa elkarteak, erromeria antolatuta, apirileko bigarren larunbaterako. Gaur arratsaldean izango da, 18:00etan hasita, Plaza Berrin. Ohi bezala, Jeiki Hadi taldeak jarriko du musika, Aste Santuko oporraldiaren aurretik herritarren gorputzak dantzan jartzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!