Ukrainako gatazkaren harira, Txernobylgo haurren aldeko lasterketa solidarioa antolatu dute CD Hernanik eta Chernobil Elkarteak, bihar goizerako. 16 urtetik gorakoek 4 kilometroko ibilbidea egingo dute, Sagastialdeko atletismo pistaren eta Ave Maria parkearen artean; 12-16 urtekoek 1200 metrokoa; eta 8-12 urtekoek 600 metrokoa. Helduen lasterketa egiteko, goizeko 10:15etan abiatuko dira emakumeak, eta ondoren, 11:00etan, gizonak.
Izena emateko, 5 euro ordaindu behar dira Bizum bidez, 639 575 424 telefono zenbakira, izen-abizenak eta distantzia zehaztuta. Bihar, esku-dirutan ordaintzeko aukera ere izango da. Bildutako diru guztia, Chernobil Elkartearentzat izango da.