Gazte Martxaren aurkezpena egingo dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 7a, 00:00

Hernaniko Ernaiko kideek Gazte Martxaren aurkezpena antolatu dute biharko, Garin tabernan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute egitaraua, presoen aldeko kale bueltarekin. Ondoren, poteo musikatua izango da 19:30etan. Gero, 21:00ak aldera, pintxo potea egingo dute, eta amaitzean, kontzertu akustikoa izango da Elaiarekin eta Julenerekin. Eguna ezin hobe bukatzeko, Berebiziko DJen emanaldia izango da gauerdian. Herritar guztiei luzatzen diete bertaratzeko gonbita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!