Autodefentsa feminista eta maskulinitate tailerrak antolatu dituzte larunbaterako, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 7a, 00:00
Gazteak Gaztelekuan, inauterien bueltako ekintzan.

Bi orduko saioak izango dira, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. 

Ekintza mordoa aurkeztu ditu Gaztelekuak apirilerako. Aste honetan, merienda osasungarria eta Sex-kuntza izeneko ekintzak izan dituzte. Larunbaterako, berriz, bi saio prestatu dituzte: autodefentsa feminista tailerra neskentzat, eta maskulinitate tailerra, berriz, mutilentzat. 

Izena eman behar da 

Beldur Barik programaren barruko ikastaroak dira, eta bi orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean. Hezitzaileek aurreratu dutenez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bertaratu Gaztelekura edo bidali mezua gaztelekua@hernani.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!