OMALek antolatutako mahai ingurua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

18:30etan izango da, Plaza Feministan: 'Indarkeriaren aurkako erakunde komunitarioaren esperientziak'.

Kulturarteko Plaza Feministan mahai ingurua antolatu dute, gaur 18:30etan, eztabaida feminista sustatze aldera: «Indarkeriaren aurkako erakunde komunitarioaren esperientziak». . Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak (OMAL) antolatu du saioa, eta bertan, Senegal, Argentina, Brasil eta Euskal Herriko ekintzaile eta defendatzaile feministek, partekatuko dute bakearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko estrategia komunitarioen eraikuntzan duten esperientzia 

Hainbat erakunde sozial eta feministarekin aliantzan, eztabaida feministarako hainbat gune antolatu dituzte apirilerako Euskal Herriko hainbat udalerritan, besteak beste, Hernanin.

Hizlari mordoa, gaurkoan

Gaurko hitzaldian parte hartuko dutenak, hurrengo hauek izango dira: Kabonketoor erakunde senegaldarreko Ndéye Marie Sagna, Casamancen (Senegal) bake-prozesuetan lan egiten duten emakumeen erakundea; Anabella Antonelli eta Victoria Fernández Casa Comunidad (Cordoba, Argentina) erakundeko kideak, indarkeria patriarkalen eta kapitalisten aurkako autodefentsa komunitarioko prozesuetan lan egiten dutenak; Leticia Oliveira, Brasilgo Movimiento de Afectadas por Represas (MAB) erakundeko kidea, megaproiektuen aurrean, lurraldearen defendatzaileak; eta Flora Pozzobon, Arratiako Basoa proiektuko kidea, defendatzaileei eta mugimendu sozialei aterpea eskaintzen dien proiektu autogestionatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!