Irteerak, tailerrak eta lehiaketak udaberrirako, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Udaberriko ekintza berezietan izena emateko aukera irekita dago. Gaztelekuko izenemate orria entregatu behar da Gaztelekuan bertan, 5 euroko fiantzarekin.

Udaberriko egitarau oparoa prestatu du Hernaniko Gaztelekuak. Honela herriko gazteek haien aisia modu paregabean pasatzeko aukera izango dute. Dagoeneko pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera apirileko egitarauari, eta gaurkoan, jarraipena izango du, arratsalderako antolatu den merienda osasungarriarekin. Etzirako, Sex-kuntza tailerrean hainbat aholkuz bustitzeko aukera izango dute herriko gazteek. Eta asteburu honetarako ere, bi ekintza prestatu dituzte: autodefentsa eta maskulinitate tailerrak larunbatean, eta igandean, berriz, Korrikarekin bat egingo du Gaztelekuak. 

Datorren asteari hasiera emateko eta astelehena indartsu hasteko, sukaldaritza tailerra antolatu da. Horrez gain, Costa Jumpera irteera ere egingo dute apirilaren 12an, eta Tote-bag poltsa tailerrean, sormena lantzeko aukera paregabea izango dute gazteek. 

Aste Santuan, atsedenaldia hartuko du Gaztelekuak, eta ondorioz itxita egongo da apirilaren 14tik 19ra.

Aste Santuko bigarren astean, ekintza mordoa 

Aste Santuan atsedenaldia egin ostean, motorrak berotuta itzuliko da Gaztelekua, eta irteera mordoa antolatu dituzte. Apirilaren 20rako, Tie-Dye tailerrean parte hartzeko aukera izango dute gazteek. Hurrengo egunean, Bubble ballsera irteera egingo dute. Apirilaren 22rako, Badminton musikatuan ederki pasatzeko parada ere izango dute herriko gazteek, eta apirilaren 23an eta 24an bi ekintza egingo dira: larunbatean hondartzara eta igandean txuri-urdinera. Amaitzeko, hileko azken asteari kolorea emango diote marrazki lehiaketak eta sari banaketak, meriendarekin batera.

Halaber, Gaztelekuak aditzera eman du, ekintza batzuetan aldez aurretik izena eman behar dela, Gaztelekuan bertan, 5 euroko fidantzarekin.

EGITARAUA

GAUR

Merienda osasungarria

ETZI 
Sex-kuntza

Apirilak 9 
Autodefentsa eta maskulinitate tailerrrak 

Apirilak 10 
Korrika

Apirilak 11 
Sukaldaritza, Gaztelekuan

Apirilak 12 
Costa Jumpera irteera 

Apirilak 13 
Tote-bag poltsa tailerra 

Apirilak 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 
Itxita 

Apirilak 20 
Tie-dye tailerra Gaztelekuan 

Apirilak 21 
Bubble ballsera irteera*

Apirilak 22 
Badminton musikatua Ave Marian*

Apirilak 23 
Hondartzara irteera *

Apirilak 24 
Txuri urdinera irteera*

Apirilak 26, 27 eta 28 
‘ Nola sentitzen zara..?’ Marrazki Lehiaketa

Apirilak 29 
Sari banaketa eta merienda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!