Gipuzkoako Liga eta Txapelketa, neska promesek

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Hernaniko lau batel aritu ziren Gipuzkoako Txapelketako finaletan, igandean.

Biak irabazi ditu Hernaniko batelak maila horretan, Pasai San Juanen berriro nagusi izanda.

Asteburu potentea izan da, Hernaniko batelentzat, bi zita garrantzitsurekin, Pasai San Juanen. Larunbatean bukatu zuten Gipuzkoako Batel Liga, eta beste behin, maila ederrean aritu ziren hernaniarrak: irabazi egin zuten neska promesek eta absolutuek, eta hirugarren izan ziren mutil promesak. Horrela, ligako txapeldun izan dira neska promesak; bigarren bukatu dute neska absolutuek; eta hirugarren mutil promesek eta neska jubenilek.

Ligako azkeneko jardunaldia ez ezik, Gipuzkoako Txapelketako finaletara pasea ere jokoan zuten, eta Hernaniko lau batel sailkatu ziren: neska zein mutil promesak, txapelketako finala jokatzeko; eta neska zein mutil infantilak, Federazio Saria lehiatzeko, kontsolazio txandan. Igandean izan ziren horiek, eta berriro primeran aritu zen Hernani, denboraldia borobiltzeko: txapeldun izan ziren neska promesak berriro, laugarren bukatu zuten mutil promesek, eta Federazio Saria lortu zuten neska zein mutil infantilen batelek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!