Aberri Egunera, autobusa Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 4a, 00:00

Apirilaren 17an ospatuko dute Aberri Eguna, Iruñean. Manifestazio nazionala egingo dute, 12:00etan Golemetik abiatuta. Eta bertara joateko, autobusa jarri dute Hernanitik. Izena emateko zerrenda Garinen dago, eta apirilaren 13ra arte apuntatu daiteke. «Aurtengoa urte esanguratsua da. Batetik, 500 urte bete dira Amaiurreko guda izan zenetik; eta bestetik, 90 urte dira lehenengo Aberri Eguna ospatu zela. Horrez gain, pandemiaren ondorioz, manifestazioak eta aldarrikapenak ezin izan ditugu plazaratu ohi bezala. Orain, ordea, kaleak berreskuratzeko garaia iritsi da», adierazi du Hernaniko EH Bilduk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!