Jendaurrean aritzeko ikastaroa, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 4a, 00:00

Zilegi Eskolen barruan, jendaurrean aritzeko ikastaroa antolatu dute bihar goizerako, Biteri kultur etxean. 09:30etatik 12:00etara izango da, eta Paki Caballerok eskainiko du. Landuko du aurrez aurreko aurkezpenetan hartu beharreko jarrera, begirada, tonua, gorputzaren posizioa... Doakoa izango da, baina komeni da izena ematea: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!