Txukun Lakua eta Behar Zana aurrez aurre gaur, Hernaniko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 3a, 00:00

Berria Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da gaur, final hamaseirenetan, Hernaniko frontoian. Gasteizko Txukun Lakua eta Villabonako Behar Zana izango dira aurrez aurre, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Gipuzkoarrak dira faborito, nagusietan bikote sendoagoa daukatelako: Urbieta II eta Erasun, azkeneko hori duela gutxi arte Baikorekin profesional izandakoa. Edonola ere, ezustekoa emateko asmoz aterako dira Diaz de Gereñu eta Ramos arabarrak. Jubeniletan eta kadeteetan, partidu berdinduak espero dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!