Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea, maiatzaren 2an amaituko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Eskaerak Herritarren Harrera Zerbitzuko bulegoan aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako deitu 943 55 29 62 zenbakira.

Hernaniko Udalak aditzera eman du auzo elkarteentzako eta kultur jarduerentzako diru-laguntzak eskatu daitezkeela. Auzo elkarteentzako diru-laguntzei dagokionez, helburua da elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola jaiak eta kultur ekintzak. 

Eta zehazki, laguntza hauek bi helburu dituzte: alde batetik, auzoetako jaiak diruz laguntzea; eta beste aldetik, auzo elkarteek antolatuak kultur jarduerak diruz laguntzea. 

Deialdi honetarako aurreikusi den kopurua 120.000 euro izango da. Aurkeztutako auzo bakoitzak, 1.200 euro jasoko ditu funtzionamendu gastuetarako. Diru kopuru hau jasotzeko ezinbestekoa da eskaera egitea. Horrez gain, auzo elkarteentzako 2022garren urterako diru-laguntza arautzeko oinarri eta deialdiaren hirugarren artikuluan zehazten den moduan, alokairurako laguntza, gehienez 10.000 euro izango da. Eta behin kopuru horiek banatuta, partidatik soberan geratzen den dirua modu honetan banatuko dira: batetik, %70 auzoetako jaiak diruz laguntzeko. Auzo elkarte guztiek ehuneko bera jasoko dute; eta bestetik, %30, auzotar kultur jarduerak diruz laguntzeko izango dira. Auzo elkarte guztiek eguneko bera jasoko dute. 

 

Kultur jardueretarako
diru-laguntzak

Kultur jardueretarako diru-laguntzei dagokionez, horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko laguntza ematea. Horretarako, Hernaniko Udalak jakitera eman du, 82.000 euroko partida dagoela, eta norgehiagoka banatuko dira. 

Beraz, eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 2a da, eta modu presentzialean aurkeztu behar dira eskaerak: Herritarren harrera zerbitzuko bulegora (Nafar kalea 18) bertaratuta. Horrez gain, informazio gehiago nahiz izanez gero, deitu 943 55 29 62 telefono zenbakira, edo idatzi kultura@hernani.eus helbide elektronikora. 

 

Ebazpenak

Ebazpenak eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izango da gehienez ere, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. «Kasu guztietan elkarteari ebazpenaren berri emango zaio, diru-laguntza jaso ala ez», azaldu du Udalak. Emandako diru-laguntzaren berri Udaleko iragarki taulan emango da eta ebazpenaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Orokorrean. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!