Apirilaren 6rako bi hitzordu, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Datorren asteazkenerako bi zita garrantzitsu jarri ditu Goiz Eguzkik. Alde batetik, Dino Korrika antolatu dute, helduentzako, eta oinez egingo dute ibilbidea. Goizeko 10:30etan bazkide euskalzaleak Goiz Eguzki parean bilduko dira, eta izena emateko epemuga datorren astelehena izango da, apirilaren 4a. 

Igone Etxeberria doktorea, Goiz Eguzkin 

Egun berean, hau da, apirilaren 6an, Igone Etxeberriaren bisita izango dute Goiz Eguzkiko bazkideek. Etxeberria neuropsikologoak eta psikologian doktoreak Nola berrabiarazi gorputza?  hitzaldia eskainiko du. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da hitzaldia, areto nagusian. Beraz, Goiz Eguzkik Dino Korrikara eta arratsaldeko hitzaldira animatzeko deia luzatu diete, bazkideei. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!