Epeleko ibilbideak ingurugiro eta kultura aldetik garrantzi haundiko guneak ezagutzeko aukera bikaina ematen du. Era berean, errekaertz eta basope ilunetatik ez ezik, Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 3,7 kilometroan Epele auzoa dago eta ibilbideak hementxe du hasiera, Irubide jatetxean bertan. Luzera 8,6 kilometrokoa da, 2 ordu eta laurdenean egiteko modukoa eta zailtasun ertainekoa da. Gaur egun, ibilbide hau, bere osotasunean, marka txuri-horiz seinaleztatuta dago. PR-Gi 1002 izenarekin balizatuta dago. Astigarraga aldera hartzen badugu, Akeleneatik ere atera gaitezke Polipaso ibaian barrena, Epeleruntz.
Bertan aurkitzen da Epele erreka. Hernani eta Astigarraga arteko mugetatik doan erreka honen arroan kalitate haundiko urak eta ondo garaturiko baso eta basopeak aurki ditzakegu. Honek guztiak, bisoi europarra, ur-satorra edo eta izokina bezalako animalia mehatxatuen kontserbaziorako gune garrantzitsua bihurtzen du.
Epeleko basoa. Aiako Harriaren barruan, Epeleko basoaren tamainak eta berau osatzen duen zuhaitz eta basope garatuak, Hernaniko udalerriko baso garrantzitsuenetariko bat osatzen du. Bertan, Europa mailan urriak diren erreka-ertzetatik kanpoko haltzadiak aurki daitezke.
Igorin-Akola estazio megalitikoa. Hernani, Astigarraga eta Donostiako lurretan zehar zabaltzen den estazio megalitiko honek, Hernaniko udalerrian 7 trikuharri ditu. Multzo Monumentalaren kategoriarekin, Kalifikaturiko Kultur Ondasun izendatua, Hernaniko Sagastietako Lepoa I izeneko trikuharria da hoberen kontserbaturik dagoena.
Artamugarriak. Urumeako bailaran hain ohikoak diren sarobeen erdialdea adierazten duten harriak dira. Sarobe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune hauen jatorria oraindik ere zalantzakoa den arren, aitzina, basogintza-guneen baitan esparru “libre” garrantzitsu bat zirela uste da. Ibilbide honetatik gertu aurki ditzakegun artumagarriak Akola eta Larregain dira:
Akola. Gure ibilbidetik kanpo, Akola baserriko lurretan dago kokatua eta oraindik ere ongi kontserbaturik dago. Ikerketek adierazi dutenez, sarobeak gune eguteretan eraiki ohi ziren beti ere. Kasu hau, horren adibide garbi bat izan daiteke. Artamugarria erreferentziatzat harturik jartzen ziren baztermugarriak ikusi daitezke oraindik ere baserri inguruan.
Larregain. Ibilbidetik nahiko aldenduta, Larregain sagardotegiaren inguruetan kokaturik dago, aurkitzeko zaila den gunean.
Argurutzeko harkaitzak. Misterioz beteriko gune honetan, harrian bertan forma ezberdineko gurutze bana markaturik duten lau harkaitz aurki daitezke. Hainbat hipotesi dauden arren, oraindik ere ezin izan da argitu gurutze hauek benetan gordetzen duten misterioa.
Ereñotzuko basoa. Hernaniko baso mistorik haundienaren zuhaitzek, Urumearen ibaiertzeraino dauden lur malkartsuak estaltzen dituzte. Gune batzuetan sasiarkazia bezalako zuhaitz inbaditzaileak ikusi daitezkeen arren, basoaren haunditasunak berak aipagarria egiten du Ereñotzuko basoa.
Akelenea
Akelenea sagardotegia XIX. mendekoa da eta Astigarragan, Oialume auzoan dago kokatua. Hasiera batean, sagardotegia soilik zen baina orain erretegia ere bada. Industria asko dagoen eremuan kokatua egon arren, berdegune asko dauzka inguruan eta erreka ere bai. Bi jantoki dauzka, bertan jaunartzeak, bataioak, enpresa bazkariak, koadrila bazkariak ospatu daitezke. Urte osoan zehar sagardotegiko menua eta sagardoa txotxean eskaintzeaz gain, karta eta hainbat menu ere baditu. Astean zehar egunero aldatzen dute eguneko menua. Lau aukera izaten dira aurreneko platerean eta beste lau bigarrenean. Karta asteburuetarako prestatzen da, bertako produktu onenekin. Sukaldaritza tradizionala lantzen dute eta bertaratzen direnek denetarik aurkituko dute. Gauetan 10 pertsona edo gehiagoko taldeentzako irekitzeko aukera dago aldez aurretik abixatuz gero, baita igande eguerdietarako ere. ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera 09:00-17:00 Larunbata 11:00-18:00 |
Irubide jatetxeaJatetxe berezia da Irubide, Hernani eta Goizueta lotzen dituen errepidean, Epele auzoan. 1905. urtean ireki zen establezimendua, eta 117 urteko ibilbidearen ondoren, gure ahosabaia plazer sentsazio batean murgiltzen du. Pili Bereziartuaren sukaldaritzak edozein harritu dezake. Irubiden sukaldaritza tradizional on batez gozatzeko asmoz joaten zara, maitasunez eta mimoz egina, baina hurrunago iristen da. Jatetxearen sukaldeak gure sukaldaritzaren sustraietatik hartzen du, sasoiko produktuekin, gure gastronomiaren historia diren errezetekin. Baina Pilik beti ematen dio bere ukitua plater bakoitzari, proposamen bakoitzari, izan izozki txiki bat, izan plateraren zaporea indartzen duen beste osagai bat, eta horrek ezusteko bihurtzen du, aurkezpenetatik bertatik hasita, zaintzen duena. Sukaldaritzaren oinarria tradizionala da, Pilik bere familietako emakumeengandik jaso duena, baina bere nortasuna eman dio; horregatik, Irubideko sukaldaritza, Piliren sukaldaritza, oso pertsonala da. ORDUTEGIA Astelehenetik ostegunera 09:00 - 19:30 Ostirala-larunbata 09:00 - 19:30/20:30-00:00 |