Txernobylgo haurren alde lasterketa solidarioa, atletismo pistatik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Eva Esnaolak bere mailan irabazi zuen.

Apirilaren 10ean, igandean, antolatu da. 4 kilometroko ibilbidea izango du.

Txernobylgo haurren aldeko lasterketa solidarioa izango da apirilaren 10ean, Hernanin. CD Hernanik eta Chernobil Elkarteak antolatuta, lau kilometroko ibilbidea prestatu dute atletismo pista eta Ave Maria parkearen artean. Izena eman daiteke 5 euro ordainduz 639 575 424 telefonora bizuma eginda, eta izen-abizenak eta egin nahi den distantzia jarrita. Egunean bertan eskuz ordaindu daiteke eta bildutako dirua  elkartera bideratuko da.  

16 urtetik gorakoen lasterketaz gain, 8-12 urte bitartekoentzat 600 metroko ibilbidea prestatu dute eta 12-16 urte artekoentzat, berriz, 1.200 metrokoa. Lehenengo hiru sailkatuek sariak izango dituzte eta hainbat sari zozketatuko dira.

 

Ibai Alba seigarren eta Eva Esnaola garaile bere mailan, erdi maratoi txapelketan

Joan den larunbatean jokatu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia baliogarria izan zen Gipuzkoako Txapelketarako. Ibai Alba hernaniarrak seigarren amaitu zuen Gipuzkoako Txapelketan, 1h13:49ko denborarekin. Eva Esnaolak bere mailan garaipena lortu zuen 1h35:52ko denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!