EHko KadeteTxapelketa gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Euskal Herriko boleibol txapelketa jokatuko da gaur, Hernanin. Kadete mailakoa izango da eta mutilak eta neskak ariko dira goizeko 10:00etan hasita. Bi pistetan jokatuko dira partiduak  goizean, eta arratsaldean, berriz, partidu erabakiorrak izango dira. Kadete mutiletan Hernani, San Adrian, Udapa Jatorkide eta Lekeitio iznago dira lau talde partehartzaileak. Denak denen aurka jokatuko dituzte partiduak. Nesketan, aldiz, Lekeitio, Txingudi, Elexalde, Talaia B, Sestao, Talaia A, Jatorkide, Madre de Dios, Galdakao eta Hernani dira hamar talde partehartzaileak. Kanporaketak jokatuko dira txapelketa honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!