Neska jubenilak bihar, Tolosaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Hernaniko neska jubenilek kiroldegian jokatuko dute bihar eguerdian, Tolosaren aurka. Federazio Torneoko partidua da eta lehenengo bi sailkatuen artekoa izango da. Tolosarrek partidu guztiak irabazi dituzte eta puntuak lortzea zaila izango da. Denboraldiko azkenaurreko partidua da biharkoa. Mutil jubenilek Donibanen jokatuko dute. Mundarroko neska kadeteek ere Tolosa dute aurkari, etxean, 16:00etatik aurrera. Aurkari zuzenak dira. Hernaniko talde nagusiak eta neska kadeteek atsedenaldia dute asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!