Alexia Lucasek Toulousen debutatu zuen, 7garren postuan, 'Honor Bere'-ekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Alexia Lucas jockey hernaniarrak pasa den larunbatean egin zuen debuta Toulouseko hipodromoan, eta zazpigarren amaitu zuen lasterketan. Prix Aizavoski sarian irten zen Honor Bere zaldiarekin. Iñaki Landa hernaniarraren La Bardena koadrako koloreekin, Ion Elarrek entrenatutako zaldia aukeratu zuten jockey gaztearen estreinaldirako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!