Legorburuk brontzea, Hondarribian

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan, Hondarribiako Banakako Eskola Zonala Txapelketa 2022 jokatu zen pasa den astean. Bertan lortu zuen hirugarren postua Hernaniko Elizatxo ikastetxeko Ekai Legorburuk, benjamin mailan. Bakarka, bere lehen txapelketa ofiziala izan zen eta zortea aldeko izan zuen, domina eta diplomarekin etxeratu baitzen Osiñagako auzotarra. Bost partida jokatu eta hiru irabaztea lortu zuen. Partida biziak izan ziren, bost minutukoak jokalari bakoitzarentzat, eta, horrelakoetan, azkartasuna eta ekimena saritzen dira. Galdutako bi partida bakarrak izan ziren txapeldunaren eta txapeldunordearen kontrakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!