Jakina da Hernanin erosketak egin ahal izateko aparkamenduarekin dagoen arazoa larria dela. Hortaz egoerak hala behartuta, asteburu honetatik aurrera enkarguak jasotzeko beste aukera bat eskainiko du Adarraga Gozotegiak.
Bulego berria zabalduko da larunbat honetan, apirilaren 2an, gozotegiak Florida auzoan duen obradorean, eskariak bertan jaso ahal izateko. Berrikuntza honen helburua da bezeroen irisgarritasuna sustatzea, gozotegiak herritarrengandik eta bezeroengatik hurbil egoten jarraitu nahi baitu.
Gauzak horrela, bezeroak enkargua egiten duen momentuan zehaztuko du non jaso nahi duen eskaria; Floridako bulego berrian (Florida auzoa 50 helbidean, iparraldeko paper-fabrika zaharra zegoen tokian) ala betiko dendan (Urbieta kalea 7). Izan ere, betiko denda betiko tokian mantenduko da, ahal den bitartean behintzat.