'BostEH!un eta zutik' ekimenerako autobusak antolatu ditu Hernaniko Ernaik

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 1a, 00:00

Autobusean izena emateko zerrenda Garinen egongo da, apirilaren 8ra arte. Apirilaren 14an Hernanitik aterako da autobusa Zugarramurdira, eta itzulera 17an izango da, Iruñeatik Hernanira. 

Hernaniko Ernaiko kideek gazte independentistentzako gune bat eskaintzeko, gazte martxa eta jaialdi musikala uztartuko dituen ekimen bat daukate esku-artean: BostEH!un eta zutik. Apirilaren 14ean abiatuko dira Zugarramurditik eta Erratzun egingo dute lehenengo geldialdia, hurrengo egunean Elizondora heltzeko. 

Apirilaren 17an amaituko da BostEH!un eta zutik ekimena, Aberri Egunarekin batera. Eta bertan, aisialdi eskaintza ezberdinak eskainiko dira, hala nola, hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak... 

Horregatik, Hernaniko Ernaiko kideak autobus bat antolatzen ari dira: apirilaren 14ean, Hernanitik Zugarramurdira joateko; eta apirilaren 17an, Elizondotik Iruñeara joango da autobusa, manifestazioarekin bat egiteko. Amaitu ostean, Iruñeatik Hernanira etorriko da. 

Autobusean izena emateko zerrenda Garin Herriko Tabernan egongo da, apirilaren 8ra arte. Ernaiko kideek animatzeko deia luzatu diete herritarrei: «badago borrokatzeko grina duen gazteria eta badagoelako herri bat eta gazteria bat zutik jarraitzen duena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!